XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EHE

Euskararen legea 10 urtez euskara itotzen

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak Euskararen legeak berriki 10 urte bete dituela gogoraraziz, lege hau salatu du berriz ere, euskaldunak ito baizik ez baitu egin.

Horregatik euskararen lege berri baten beharra azpimarratzen du, arras bestelako filosofia izanen duena, erderaren nagusitasunari akebera emanen diona, berdintasuna (gutxienez) ezarriko duena.

EHEren idurikoz mugimendu euskaltzalearen eginkizuna horixe erdiestea da, 20. urteurrena gogoratu beharrik ez izateko.

EHEk legearen makaltasuna argiro uzten duten azkenaldiko gertakizunak aipatu ditu, besteak beste, Iruñeko eskaera ereduak elebidun izateko ezintasuna, Madrilgo Herriaren Defendatzailearen arabera, Gazte Txartela euskaraz lortzeko ezintasuna; Mendillorriko etxezaina izateko euskara ez puntuatzea Nafarroako Auzitegi administratiboak ontzat ematea; Euskal telebista ikusteko zailtasuna eta Leitzako Udalak euskara hutsez funtzionatzeko auzitegiaren debekua.